Ion Telleria kazetaria libre geratu da


2010eko ekainaren 10 - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Ion Telleria
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ion Telleria Info7 irratiko langilea atzo goizean atxilotu zuen polizia frantsesak eta gaur aske utzi dute Paben epailearen aurretik igaro ostean. Asteartean aztertuko dute bere aurka Madrilgo Entzutegi Nazionalak egindako euroagindu eskaria.

Sortzez Idiazabalgoa (Gipuzkoa) da Telleria eta Info7 irratian lan egin aurretik, GazteSarea proiektuan egin izan du lana eta komunikabideetan sarri agertu izan da gazte independentisten bozeramaile bezala. Gazte Independentistek atxiloketa salatu dute agiri baten bitartez. Bertan Frantziako zein Espainiako estatuen aldetik euskal gazteria independentista kriminalizatzeko kanpainaren beste adibide bat dela adierazi dute.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.