Intersex narratiba eredu zientifikora eramateko premia aldarrikatuko dute

  • Sexu-arau bitarra hausten duten gorputzen ahotsak jaso eta eztabaida zientifikoaren erdigunera eraman ahal izatea beharrezko ikusi du Aktibisten Eskolak. Mer Gómez-ek, “i de Intersex” kolektiboko kide, idazle eta EHUko ikertzaileak hitz egingo du Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteak antolatutako hitzaldian.


2022ko ekainaren 14an - 09:54
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Intersexualitate terminoarekin gorpuztasun-multzo bat izendatzen da, sistema bitarrak ezartzen dituen gorputz maskulino edo femeninoen definizio estetikoan sartzen ez dena.

Mugarik Gabeko Ingeniaritza lankidetza-elkartearen Aktibisten Eskolak online hitzaldia eskainiko du ekainaren 16ean, 18:00etatik 20:00etara. Hitzaldian intersex narratiba eredu zientifikoan landuko da. Mer Gómezek gorputzen despatologizazioaren aurkako borrokan zein urrats eman behar diren azalduko du. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Sistema zientifiko hegemonikoa ez dagoela gizarteetako heteronormatik eta binarismotik kanpo argudiatu du Aktibisten Eskolak. Binarismoarekin nagusi den eredu zientifikoa lerrokatu eta justifikatu egiten dela ziurtatu du eta honek existitzen den gorputz-aniztasunean benetako euskarririk aurkitzen ez duela. Binarismo horren baitan existitzen ez diren gorputzak ikusezinak direla gaineratu du, edo tratamendu klinikoak ezartzen zaizkiela, sistema nagusiari baliagarria zaion dikotomia batean sailkatu ahal izateko.

Saioa bideokonferentziaz egingo da, Jitsi plataformaren bidez. Plaza erreserbatzeko (edukiera mugatua izango da) eta saioaz gozatu ahal izateko, idatzi hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera. Posta elektronikoz jakinaraziko da nola sartu, aldez aurretik izena emanez gero.

"Intersexualak, medikuntzak ezabaturiko gorputzak" izeneko 271. LARRUNa bideratu genion gaiari 2022ko otsailean.

 


Irakurri gehiago: Generoa Gizartea Sexualitatea
Generoa kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.