argia.eus
INPRIMATU
Interpretazioa: Epailearen, poliziaren eta medikuaren aurrean lan egiten duten itzultzaileak

2009ko irailaren 14a

Jon Arbizu (Centro de Comunicacion Internacional enpresako arduraduna): "Normalean, erietxean gaixorik dagoen etorkinari laguntzeko prest jende asko dago. Beti agertzen da medikuren bat, erizainen bat... bere hizkuntza zerbait ulertzen duena eta interpretari lanak egiteko prest dagoena. Horregatik, gutxitan deitzen digute erietxeetatik. Baina justizia arloan ez da hori gertatzen. Ia inor ez dago polizia etxean dagoen etorkinari edo epaitua izango denari laguntzeko prest".

Danka Okuponska (Iruñean bizi den interprete poloniarra): "Ardura handiko lana da eta etika handia behar da horretan aritzeko. Lan zaila izateaz gain, askotan oso gogorra ere izan daiteke. Muturreko egoerekin egiten duzu topo, jendeak gauza asko kontatzen dizkizu eta zuk, profesionala izan nahi baduzu, inpartziala izan eta emozioak albo batera utzi behar dituzu. Zuhurtzia behar da, burua hotz mantentzeko gaitasuna... Nik izandako kasu batzuk oso-oso gogorrak izan dira, ni neu gaixotzeraino".

(2009-09-11)