"Gazte jendeak izugarrizko kortozirkuitu informatiboa dauka. Txikitatik entzuten dute musika gehiegi. Guk lau gauza geneuzkan buruan, eta gure nortasunak zeukan eremu askoz ere zabalagoa zabaltzeko. Gazteek hainbeste gauza eta eragin posible daukate buruan, ez daukatela ezer esateko. Jotzen duten edozer gauzak zerbait gogorarazten die. Joan beharko lukete denek mendira eta 10 urtez egon ezer entzun gabe. Hor dago paradoxa bat, eta horrek ez dauka bueltarik. Internetek kristoren kaltea egin dio sormenari, nahiz eta kontrakoa dirudien. Paradoxa beldurgarria da". (2010-05-02)