argia.eus
INPRIMATU
Internet Euskadin geldi dagoela? Ez nago ados
2004ko abenduaren 14a

Gari Araolaza: "Tematia da kaixo.com-eko webmasterra eta horregatik ere miresten dut, baina azkeneko Argian esaten duen zerbaitekin ez nago ados (...) Internet ez dago geldirik (...) Zenbait agente geldirik daudela? Hori bai, seguru baietz, Jabi Zabalak Sarean.com-en aipatzen du Durangon sentitu duen autismoa bezala (...) Ez nago ados publizitate falta denik arazoa (...) Are gehiago, mantentzen proiektu merkeak behar ditugu". Jabi Zabala: "Kexu naiz, ordea, batetik sarean parakaidista moduan agertzen diren (eitb24.com-en iragarkia ikusi duzue?) offline hedabideei laguntza handiak ematen zaizkiela, Josu Landak aipatzen zuen moduan, gero diru hori sarean islatuta ez agertzeko (...) Publizitatearena ere ez dut uste konponbidea izango denik". (2004-12-13)