Instagram eta Youtube epaiketara AEBetan, haur eta nerabeengan “mendekotasuna eragiteagatik”

  • Amerikako Estatu Batuetan historikotzat jo duten epaiketa abiatuko da aste honetan Los Angeleseko Konderriko Gorte Nagusian sare sozialetako multinazional handien aurka: Meta (Instagram eta Facebooken jabea), TikTok (ByteDance) eta YouTube (Google).


2026ko otsailaren 5ean - 07:00
Meta enpresako buru Mark Zuckerberg 2025eko epaiketa batean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Demandan jaso dutenez, multinazional horiek beren aplikazioetan funtzioak pentsatu eta diseinatu zituzten, nahita, haur eta nerabeak "engantxatu", mendekotasuna eragin eta publizitateko diru-sarrerak handitzeko helburuarekin. Praktika horiek gazteen artean osasun mentaleko arazoak sortzen lagundu dutela dioten azterketak asko eta askotarikoak dira honezkero. Kasuak eragina izan lezake enpresek adingabeen eta beren produktu eta zerbitzuen arteko elkarrekintza kudeatzeko erabiltzen dituzten mekanismoetan, eta zer erantzukizun mota duten enpresek horrelako kasuetan.

Epaiketa aurrekari garrantzitsua izan daiteke teknologia handien aurkako antzeko erreklamazioei ateak irekitzeko. Eskariaren ardatzetako bat da nerabeek masiboki erabilitako zerbitzu horiek arreta eta eraiki dituztela erabilera-denbora handitzeko mekanismo psikologikoak ustiatzen dituzten ezaugarriekin, denborarekin mendekotasuna, antsietatea eta bestelako kalte batzuk eragin ditzaketenak. Mekanismo horien artean scroll amaigabea edo edukiak “pertsonalizatzeko” algoritmoak daude. Auziaren funtsezko helburua da egiaztatzea plataforma horiek hala pentsatu eta diseinatu dituztela.

"Makina txanponjaleek erabiltzen dituzten eta tabakoaren industriak ustiatzen dituen jokabide-teknikak eta teknika neurobiologikoak neurri handi batean erabilita, nahita txertatu zituzten beren produktuen diseinuetan ezaugarri batzuk, gazteek aplikazio barruan emandako denbora handitu eta hala publizitate etekinak areagotzeko", dio demandak. Enpresa teknologikoetako hainbat buruzagik, Metako CEO Mark Zuckerbergek barne, testigantza eman beharko dute sei eta zortzi aste inguruko iraupena izango duen epaiketan.

The Akron Legal News-ek jakinarazi duenez, AEBetako 40 fiskal nagusik baino gehiagok antzeko eskariak egin dituzte Metaren aurka, haien produktuak (Instagram eta Facebook, esaterako)  gazteen osasun mentalerako kaltegarriak direla argudiatuta.

Hasieran akusatuen aulkian zegoen TikTok enpresak akordioa lortu du epaiketa hasi aurretik, baina ez dira akordioaren xehetasunak zabaldu.


Sare sozialak kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Teknologia
Nor da nor?

2026ko otsailaren 11
Teknologia
Migratzaile digitalak

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.