Inposatutako eta alferreko proiektu handien aurka, abenduaren 8an Bilbon

  • Proiektu Handi Inposatu eta Alferrekoen aurkako nazioarteko eguna da abenduaren 8a. Horren karietara hainbat mobilizazio izango dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere. Zehazki, hainbat talde eta norbanakok deia zabaldu du Bilboko Plaza Biribilean elkarretaratzea egiteko, eguerdiko 12:30ean.


2016ko abenduaren 06an - 13:13
Besteak beste AHTren lanak gelditzeko eskatu dute deitzaileek.

“Elefante zuriaren bidez irudikatzen dira mantentze kostua ematen duten onura baino handiagoa duten proiektuok”, azaldu dute deialdian, “eta Euskal Herrian elefante zuri asko dugu, batzuk eginda, beste batzuk egiten hasita eta beste batzuk egin nahian”. Mota horretako proiektuen zerrendan aipatu dituzte, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, frackinga, Garoña, Petronorren coke planta, Nafarroako Los Arcos zirkuitua, Super Sur autobidea…

Mobilizaziora deitu dutenen esanetan, proiektuok hondamendi ekologiko eta soziala dakarte: “Natura-guneak eta nekazaritzako lurrak hondatzen dituzte, eta inpaktu kaltegarriak dituzte inguruko biztanleentzat”. Horrez gain, halako egitasmoei buruzko erabakiak parte hartzea ukatuz hartzen direla salatu dute: “Herritarren argudio eta proposamenen aurrean gobernu eta administrazioek mespretxu jarrera agertzen dute”.   

Azkenik, eskaria egin dute “premia handiz” Abiadura Handiko Trenaren obrak eta Petronorren coke produkzioa gelditzeko, Garoñako zentral nuklearra ixteko eta Zubietako errauskailua ez egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-14 | Sukar Horia
Superretik Subera

Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.

Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude