Inmigrazioaren 22 mito, Xabier Letonarekin

  • Inmigrazioaren fenomenoari erreparatu dio Argia aldizkariko Larrun gehigarriaren azken zenbakiak. Xabier Letona kazetariarekin argituko dugu mito horien atzean dauden gezurrak eta egiak

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 26an - 09:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hein de Haas Herbeheretako ikertzailearen Migration Really Works (Migrazioak benetan nola funtzionatzen duen) liburuan oinarritu da Xabier Letona kazetaria Argia aldizkariko Larrun gehigarriaren azken alea osatzeko. 16 orrialdetan zehar, inmigrazioaren inguruko 22 mito deskribatzen dira eta baita desegin ere.

Letonak berak aldizkariaren sarreran aipatzen duen moduan, “mezu nagusietakoa da gainditu behar dela inmigrazioaren alde/kontra diskurtsoa, inmigrazioa mundu modernoaren fenomeno ekonomiko, soziala eta kulturala delako, ikertu eta ulertu beharrekoa, ondorez beharrezko neurriak hobeto hartzeko. Ezin da kontrolatu inmigrazioa nahieran, beraz, uler ditzagun bere egungo joerak eta ezaugarriak, eta hori onuragarria izango da guztiontzat, bai jatorrizko herrialdeentzat, bai harrerakoentzat”.

Metropoli Forala saioan Xabier Letonarekin mintzatu gara eta mito hedatuenak aipatu ditugu.


Migrazioa kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Teranga

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...