"Gaur etorri naiz Durangora. Esan beharra dago literatur eta politika generoko proposamenez gain, urtero bezala, erosketa 'praktikoak' eginen ditudala (Argiaren egutegi-takoa, Berriaren egutegia, Elhuyarren agenda...)"
"Hona hemen nire proposamenak:
- Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? (Pamiela)
- Miren Agur Meaberen poesia-liburua: Bitsa Eskuetan (eta agian bestea, Zazpi orduak izenekoa ere bai), (Susa)
- Koldo Izagirreren Zazpiak zazpi
- Eider Rodriguezen Katu jendea
- Arantxa Urretabizkaiaren Hiru Mariak (Erein)
-Alberto Barandiareanen Veleia afera (Elkar)
-Ray Bradbryren Fahrenheit 451 nobelaren euskarazko bertsioa
-Frantsesez, D'ici et d'ailleurs (Gaby Etxebarne)
-Gaztelaniaz, Lectura de Pablo Antoñana (Miguel Sánchez Ostiz)
-Musikan, han bertan ikusiko dut zer aukeratu, momentuz ez baitut ezer garbirik.
-DVD bat hartu nahi dut, Erremeixuak izenekoa. Ideia originala eta praktikoa iruditu zait.
-Sukaldaritza-liburuak ere asko gustatzen zaizkit, eta begiratuko dut azokan bertan zer dagoen...
-Erosiko nukeen bat Makrobiotika denontzat izenekoa da, Egoitz Garrorena.
-Ohi bezala, seme-alabendako opariak ere han eginen ditugu (musika, liburuak...)".