Iñigo Cabacas hil eta sei urtera, bere senide eta lagunak "justizia noiz egingo zain" daude

  • Duela sei urte hil zen Iñigo Cabacas Ertzaintzak jaurtitako pilokada batek eragindako zaurien ondorioz. Bere heriotza argitzeko sei ertzainen aurkako epaiketa hasiko da urrian. Familia eta lagunak epaiketaz eta urteurreneko jardueraz mintzatu dira. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 03an - 09:10

"Zeinek esango zuen sei urtera hemen egongo ginela", adierazi du Marta Perezek Iñigo Cabacasen senide eta lagunen izenean. Sei urte igaro dira Cabacasen heriotzetik eta Basauriko gaztearen hurkoek egiten dituzten galderek berdinak izaten jarraitzen dute: "Arduradunak noiz eseriko dira akusatuen aulkian?" Eta "noiz egingo da justizia?". 

"Zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa" leporatuta, sei ertzainen aurkako epaiketa urriaren 5etik azaroaren 9ra egitekoa da. Baina Perezen hitzetan, parodia mingarri bat izateko arriskua dago, operatiboaren arduraduna eta arduradun politikoak ez direlako aulkitxoan eseriko.  

Kezka dute Iñigoren senide eta lagunek instrukzioaren prozesu osoan zehar operatiboan parte hartu zuten ertzainek "babesa itzela" izan dutelako. Euren esanetan, "mingarriena eta harrigarriena" operazioaren arduradunak, Ugarteko-k, izan duen "babes politiko eta juridiko izugarria" da. Agerraldian, Ugartekoren "azken ekintzari" ere erreferentzia egin diote non  familiaren abokatua eta Naiz eta Gara-ko zuzendaria eta kazetari bat salatu zituen. 

Familiak adierazi duenez, instrukzioan badira prozesuan gertatutako irregulartasun gehiago. "Ikerketaren luzapena, frogak jasotzean egon diren oztopo eta desagerpenak" edota "deliturik ikusten ez duen fiskaltzaren jarrera", esaterako. Guzti horrek "kezka" eragiten diela azpimarratu dute. 

Pilotak

Moskuko Spartak eta Marsellako Olympique taldeetako jarraitzaileekin izan diren istiluak direla eta, Iñigo Gogoan herri ekimeneko kideek gogor kritikatu dute "futbolaren aitzakiapean", Ertzaintzak "berriro" mahai gainean jarri izana gomazko piloten gaia: "Piloten erabilerari bultzada eman die". Egun ez dago debekatuta pilotak erabiltzea, eta "segurtasunerako elementu direlakoan, arrisku bizian jartzen gaituzte hiritarrak", Marta Perezek esan duenez.

Urteurrena

Iñigo Cabacasen heriotzaren seigarren urteurrenaren harira, senide eta lagunek, guztira 50 bat pertsonak, bideo bat egin dute. 

Horrezaz gain, hainbat dira antolatu dituzten jarduerak. 

Apirilaren 5ean La cifra negra dokumentala proiektatuko dute 19:15ean, Bilborocken. Estatu espainiarreko bortizkeria instituzionala salatzen duen lana da. Tartean dago Cabacasen kasua ere. Dokumentalak Manuela Carmena, Joaquim Bosch, Rafael Ribo edota Willy Toledoren iritziak jasozten ditu beste askoren artean. Proiekzioaren ostean, solasaldia izango da eta, besteak beste, Jone Goirizelaia Cabacas-Liceranzu familiaren abokatuak parte hartuko du. 

Apirilaren 6an, gomazko piloten eskaintza egingo dute, Justizia Jauregiaren aurrean, 19:00etan. 

Apirilaren 7an, Iñigo Cabacasi urteroko omenaldia egingo diote Kirruli plazan, 13:30ean.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude