Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak begi onez ikusten du planta martxan jartzea, “ingurune baldintza guztiak” betetzen dituela argudiatuta.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) aditzera eman duenez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailak Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) eman dio Zubietako erraustegiari. GHK-ren arabera, Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudietako ingurumen eta administrazio baldintza “guztiak” betetzen omen ditu proiektuak.
GHK-ko buru eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatua den Jose Ignacio Asensioren arabera, zabortegien aroa “amaitu” egin omen da, eta horren ordez, “Gipuzkoako ekonomia zirkularra”, “energia-trantsizioa” eta “klima aldaketaren aurkako borroka” bezalako kontzeptuak aipatu ditu. Zubietako plantak ekonomian eta “enplegu berdea sortzeko aukera” ematen omen du Asensioren ustez.
Baimena lortzeko prozesua “zaila eta luzea” izan dela aitortu du, eta plantari IBBa estreinakoz eman zitzaionetik “azpiegitura berrietara egokitzeko” aldatu dutela dirudi. Gainera, erraustegia martxan jartzeko bidea erabat libre dagoenez, hamar-hamabi asteren buruan "%100ean eta ziztu bizian” jardungo duela ohartarazi du.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]
Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.
Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.