argia.eus
INPRIMATU
Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura maiatzaren 7an izango da

2009ko apirilaren 16a

UEUko Informatika sailak eta Miramon Enpresa Digitalak elkarlanean antolatutako Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura maiatzaren 7an egingo da Donostiako Teknologi Elkartegiko Eraikin Nagusian. IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izenburupean eta Internet gai hartuta, hitzaldiak eta mahai-ingurua izango dira. "Komunikabide idatzien etorkizuna" izango da mahai-inguruaren gaia eta bertan izango dira ARGIAko Eli Pombo, Berria eta Hitzako Iker Balentziaga eta Gaur8 eta Kazeta.infoko Maite Ubiria.