Indarkeria matxista: hiru emakumeri eraso diete hiru egunean

  • Bilbon, Sopelan eta Gasteizen jazo dira erasoak. Poliziak Gasteizko erasotzailea atxilotu du.


2016ko abuztuaren 23an - 10:18
Astelehen arratsaldean egin zuten elkarretaratzean izan ziren, herritarrez gain, udal ordezkariak eta Patxo Telleria pregoilaria eta Giselle Felli Gorritxo txupinera. (Argazkia: Uriola.eus CC-BY-SA)

Aste Nagusiari ekin orduko, emakume bati sexu erasoa egin zioten Bilbon. Larunbat gauean izan zen, txosnagunean, Mamiki konpartsak jakitera eman eta Bilboko Udalak baieztatu duenez.

Bilboko konpartsek eraso matxisten aurkako protokoloa abiarazi dute. Erasoa salatzeko lapiko jotzeak eta manifestazioak egin ziren astelehen gauerdian. Horrez gain, konpartsek deituta erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten astelehen arratsaldean. Udal ordezkariak bertan izan ziren.

Sopelan jazo da bigarren erasoa. Ertzaintzak jakinarazi duenez, herritar batek emakume bat noraezean aurkitu zuen larunbat goizean, eta “zerbait arraroa sumatuta”, poliziari deitzea erabaki zuen. Ertzainekin zegoela aitortu zuen emakumeak sexu eraso bat jasan izana, eta arratsaldean jarri zuen salaketa.

Bestalde, bikotea jotzea egotzita 39 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko udaltzaingoak. Erasotzaileak etxean jo zuen bikotekidea, euren hiru haurrak bertan zirela. Haurretako batek aitortu du ez zela jotzen zuen lehen aldia; gauza bera adierazi dute zenbait lekukok. Tokian bertan atxilotu zuten gizonezkoa, eta atzo ziren epaitzekoak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude