Inauteriak mozorro dibertimenduak izateaz gainera, sinbolo eta misterio harrigarrien gordailu ere dira badira. Maskaren atzean mendeetako sinboloak, errituak eta komunitate-harremanak transmititzen dira. Tokian tokiko izenak, formak eta funtzioak izan arren, jakinekoa da ez direla Euskal Herrira mugatzen: antzeko irudiak, errituak eta sinboloak Europako eta munduko beste inauteri askotan ere agertzen dira. Izan ere, inauterien mugak lausoak dira, eta herrien arteko loturak, transmisioak eta iruditeria partekatuak etengabe gurutzatzen dira.
Hona hemen Inauterien erritu, mozorro eta ohituretan aurki daitezkeen 10 kontu harrigarri eta jakingarri:
1. Hartza iratzarri daKandelario egunean bere puzkerrarekin esnatu da Hartza, neguaren amaiera eta ziklo berriaren hasiera iragarri du. Inauteriaren sinbolo nagusietakoa da Hartza, ele zaharren protagonista, erakarmena eta beldurra eragiten dituen piztia, natura eta kultura lotzen dituen animalia totemikoa.
Hartzaren iratzartzearekin, mozorroen mundua ireki da: mozorro, zomorro, momotxorro, kokomorro... izenek erakusten dute euskarak mozorroak izendatzeko duen aberastasun zoragarria.

Eta baserriz baserri, etxerik etxe eta kalez kale egiten diren puska-biltzeek festa komunitatea saretzera eramaten dute; dantza, kantua eta jan-edanaren bidez belaunaldi arteko harremanak, gure komunitateen geografien ezagutza eta kaletar eta baserritarren arteko elkar-igurtzia bultzatzen da.
Batzuek gorputza landarez estaltzen dute, belar, hosto, goroldio zein sastrakaz. Mozorro begetalak bitxiak bezain ikusgarriak dira:
Ixipuak eta erratzak eskuan dituzten mozorroek bidea garbitzen dute inauteriak bere bidea egin dezan:
Ezkonberrien irudikapenek, berriz, bizitza berriaren promesa dakarte, askotan umorez eta genero-rolen trukeekin.
Kapela konikoak, txano puntadunak, kapiroteak edo ttuntturroak inauterietako mozorroen buruko apaingarri ohikoak dira. Aste santuan jartzen dute nazarenoek, inkisizioak jartzen zien epaituei eta arrazismoaren ikurtzat zerabilten AEBtan, baina inauterien testuinguruan mozorroen ikur dira ttuntturroak joaldunekin hasi eta Miel Otxineraino.
Ipurdian sua piztea jolas bitxia da, eta are harrigarriagoa da ohartuta han eta hemen ospatzen dela erritualki irri-dantza hori.
Hil eta berpiztea erlijioaren mito nagusietakoa da, baina inauterian ere, hartza, pitxu zein bizarginaren bezeroa, ohituta daude urtero erritualean hil eta berpiztera.
Panpinak agertzen dira han eta hemen inauterien azken txanpan. Gaitz guztien erantzule, tiroz zein sutan amaitzen dute panpinek beren agerraldia. Zaharra erreta, txarra suntsituta, bizitza ziklo berriari atea irekitzen dio heriotzak.