Inauteriak 2026 oinarrizko egutegia

  • Kaskaroten puska-biltzeak eta maskaradak hasiak dira, Malerrekako joaldunak eta mozorroak etorriko dira segidan, eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, goiz datoz data nagusiak eta askok Santa Ageda bueltako jaiekin bat egingo dute. Otsailaren 12an izango da Ostegun gizena eta otsailaren 17a Inaute asteartea. Orduan bukatuko dira festa gehientsuenak, horren irudikapen dira sutan bukatzen duten panpinak; baina martxora arte ez dugu agurtuko libertinaje eta libertimendu sasoia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 22an - 07:50
Azken eguneraketa: 2026-01-29 17:26
Ponpierra, Donibane Lohizune, 2025-02-02. Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hemen duzue 2026. urteko inauterietako oinarrizko egutegia; baina gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla, festa nondik nora dabilen ez dagoela larre motzean lotzerik. Egin kontu, beraz, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela, eta hala ere, aurreikuspenak ez direla beti betetzen... baina hori gustatzen zaigu inauterietatik, ez?

2026an hauek izango dira inauteri data nagusiak

  • Otsailaren 12a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu,...
  • Otsailaren 13a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
  • Otsailaren 14a, Larunbata, Inaute larunbata, Zaldunita bezpera...
  • Otsailaren 15a, Igandea, Igande-inautea, Inaute-igandea, Zaldunita...
  • Otsailaren 16a, Astelehena, Astelehen-inautea, Astelehenita...
  • Otsailaren 17a, Inaute-asteartea, inaute-asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena..

 

Inauteriak 2026 egutegia

Urtarrilak 26, astelehena

    Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak

Urtarrilak 27, asteartea

    Zubieta, Aurtitz eta Ituren: Mozorroak eta Joaldunak

Urtarrilak 31, larunbata

    Andoain: Axerien puska biltzea
    Arizkun, Erratzu: Gizakunde

Otsailak 5, osteguna

    Arantza: Mozorro zuriak

Otsailak 6, ostirala

    Arantza: Mozorro zuriak
    Igantzi: Puska biltzea

Otsailak 7, larunbata

    Donostia: Kaldereroak
    Bera: Kaldereroak
    Kuartango: Porreroak
    Ziordia: Zomorro, pezkin eta artzain
    Lizartza: Puska biltzea eta inauteri dantzak
    Arano: Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza
    Oiartzun: Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak
    Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak
    Ilarduia, Egino eta Andoin: Lastozko gizona
    Igantzi: Puska biltzea
    Iruñeko Kauterak

Otsailak 8, igandea 

    Lizartza: Puska biltzea eta inauteri dantzak
    Donostia: Inude eta artzaiak
    Irun: Inude eta artzaiak

Otsailak 12, ostegun gizena

    Eskoriatza: Urdelardero eguna
    Errenteria: Azeri-dantza
    Lezo: Trapujaleen jaitsiera
    Bergara: Sorgin-dantza

Otsailak 13, ostiral mehea

    Agurain: Porreteroa eta Sorgina
    Segura: Hartzaren esnaera
    Eibar: Kaldereroak
    Artea: Kokomarroak
    Cascante: Zarrapoteroak
    Tutera: Zipoteroak

Otsailak 14, Inaute larunbata

    Bakaiku: Kamarroak
    Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
    Antzuola: Sorgin-dantza
    Olazti: Zamarroak eta Neskak
    Galdako: Altsasuko inauteria
    Cintruenigo: Zarramuskeroak
    Urdiain: Mantagunak
    Hernani: Azeri-dantza
    Donostia: Jardinzayen konpartsa
    Durango: Surrandiak
    Oñati: Oñatiko inauteria
    Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak
    Amezketa: Talai-dantzariak
    Irun: puska biltzea

Otsailak 15, inaute igandea edo Zaldunita

    Bera: Inude eta artzaiak
    Zalduondo: Markitos
    Amezketa: Talai-dantzariak
    Abaltzisketa: Txantxoak
    Aretxabaleta: Txino-dantza
    Lesaka: Goitarrak
    Lesaka: Zakuzarrak
    Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
    Mundaka: Atorrak
    Azpeitia: Elegante eguna
    Gernika: Marrauen soka-dantza
    Donostia: Jardinzayen konpartsa
    Irun: puska biltzea
    Unanu: Mamuxarro gazteak
    Urdiain: Momoxarro txikiak

Otsailak 16, inaute astelehena

    Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
    Bera: Zingar-arraultze eskea
    Goizueta: Puska biltzea baserrietan
    Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
    Burlata: Martingala

Otsailak 17, inaute asteartea

    Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
    Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
    Goizueta: Zahagi-dantza
    Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
    Laudio: Lezeagako sorgina
    Unanu: Mamuxarroak
    Urdiain: Momoxarroak
    Altsasu: Momotxorroak
    Burlata: Martingala
    Lekeitio: Estudiantina
    Eskoriatza: Kukumarroak
    Kanpezu: Toribio
    Errenteria: Sardinaren ehorzketa
    Arbizu: Txatamorroak, aittun handiya ta amin txikiya
    Erratzu: Damak

Otsailak 21 larunbata

    Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
    Bakio: Anarru Eguna
    Saratsu: Porreteroa

Maskaradak, Kaskarotak, Libertimenduak 

    Maskaradak 2026
    Libertimenduak 2026
    Kaskarotak 2026 (osatzen)

 

Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzuetan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!


Inauteriak kanalean gehiago
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin