Iñaki Mendigurenek Harry Potter-en zazpi liburuak euskararatu ditu; azkena udazken honetan argitaratuko da. "Jatorrizko testua ondo ulertu behar da, ez da gauza bera gaztelaniatik ala ingelesetik itzuli behar izatea. Gero itzulpena egin ordenagailuan, testu hori inprimatu eta zuzendu, behar diren kontsulta-tresna guztiak erabiliz. Testuak ez du gramatika aldetik bakarrik zuzentasuna behar. Komunikazioa izan behar dugu helburu, irakurleak naturaltasunez, oztopo berezirik gabe, uler dezala ondo mezua. Eta itzulpenak leiala eta zehatza ere izan behar du jatorrizkoarekiko: ez dugu geure testuarekin lan egiten, baizik eta beste batek asmatutakoekin; beraz, oinarrizko testu horri begirune handia zor diogu". (2008-10-11)