Iñaki Kijera omendu dute, bere erailketaren 47. urteurrenean Donostian

  • 47 urte bete ziren irailaren 1ean, Espainiako Poliziak Iñaki Kijera gazte donostiarra tiroz hil zuenetik (1961-1979). Urteurrenaren bueltan, urteroko legez, omenaldia egin zioten Donostiako Antigua auzoan, Miramar jauregiaren inguruko lorategian Kijerak duen monolitoan. Ekitaldi xumea izan zen, ohiko legez, eta lore eskaintza egin zuten haren omenez, besteak beste.

Iñaki Kijera gazteari omenaldia asteartean, Antiguan. Joseba Parron San Sebastian

2026ko irailaren 3a - 00:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nabarmendu behar da aurten Kijera Espainiako Estatuaren biktima gisa aitortu duela ofizialki Espainiako Gobernuak, Tomas Alba, Gladys del Estal eta Maria Jose Bravo del Valle donostiarrekin eta beste hainbat herritarrekin batera. Horrela, lehen aldiz, estatuaren biktima gisa aitorpen ofiziala jasota egin dute herri omenaldia.

Manifestazio batean eraila

Antiguatarra zen Kijera eta Espainiako Poliziak 1979ko irailaren 1ean hil zuen, tiroz. Preso politikoen aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zen, beste ehunka herritarrekin batera. Liskarrak hasi ziren eta polizia batek oso distantzia gutxira tiro egin zion.

Hamabost minutu inguru igaro zituen Kijerak lurrean botata, eta Poliziak harengana hurbiltzen saiatzen zen pertsona orori kolpeka eta pilotakadaz eragotzi zien gerturatzea, baita Gurutze Gorriari ere. Azkenean, lagunek Kijera auto batean sartu eta anbulantzia bateraino eramatea lortu zuten, baina ospitalera iritsi ondoren hil zen.

Jarraian, atzoko omenaldiko irudi bilduma, Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren eskutik:

Iñaki Kijerari omenaldia. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Iñaki Kijerari omenaldia. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Iñaki Kijerari omenaldia. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Iñaki Kijerari omenaldia. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Iñaki Kijerari omenaldia. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)


Estatuen biktimak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.