ARGIA.eus

2022ko urriaren 07a

Antiguedadek diputatu kargua utziko du, unibertsitateko lanagatik

  • Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuak Espainiako Kongresuko eserlekuari uko egingo dio bizpahiru aste barru, Zuzeu webgunean plazaratutako elkarrizketaren arabera. Diputatuaren Estatutuaren batzordeak bere diputatu lana eta unibertsitateko irakasle lana bateragarriak ez direla ebatzi du eta eserlekua uztera behartuta ikusi du bere burua. Hala ere, jarduera politikoarekin jarraituko duela adierazi du.

Iñaki Antigüedad.
2012ko apirilaren 18a

Hauteskunde-legearen arabera diputatu karguak ardura osoa eskatzen du eta ez du onartzen beste lanbide batekin uztartzea. Hala ere, orain arte batzordeak 130 diputatu baino gehiagori utzi die Kongresutik kanpo beste lanpostu bat izaten. Horietatik 60 baino gehiago alkate edo zinegotzi postuetan dabiltza, bateragarriak direnak soldata bati uko eginez gero.


Azkenak
2022-10-10 | ARGIA
Parke eolikoen kontrako martxa antolatu du Gipuzkoako Mendiak Aske taldeak, urriaren 12an

Bergarako Elosua auzora ibilaldia egingo dute, hainbat herritatik abiatuta, Gipuzkoan azkenaldian ezagutarazi diren zentral eolikoen kontrako euren jarrera azaldu eta "gizarte gogoeta bateratua" eskatzeko.


'Sin Límites' edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa amaitzear, baimenen blokeoa dator

Euskal gatazkak azken 60 urteetan utzi duen atal mingarrienetakoa da presoena. Denbora horretan 5.000 presotik gora egon dira Espainiako eta Frantziako estatuetako espetxeetan. Gaur egun ez dira 200era iristen, eta gehienak Euskal Herriko edo gertuko espetxeetan daude. Euskal... [+]


Glosa feminista posible da

Munduko hainbat tokitan tradizio luzeko jarduna da ahozko inprobisazioa eta, usadioa gaurkotzeko prozesuetan, tentsioak sortzen dira. Herrialde Katalanetako glosatzaile emakumeak antolatzen ari dira inprobisazioaren joko-arauak gorputz eta ahots ez-hegemonikoetara egokitzeko... [+]


Biziberritu proiektua
“Enpresetako soberakinei bizi berria eman nahi diegu, hezkuntza mundura ekarriz”

Biziberritu proiektuak haurrek hain ohikoak ez dituzten materialekin jolastea proposatzen du: enpresetan sortzen diren hondakinak. Larraitz Esnaola Illarretak eta Alex Barandiaran Arteagak daramate aurrera, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko... [+]



Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude