Iñaki Antiguedad Hidrogeologian katedraduna izango da Amaiurreko Bizkaiko zerrendaburua, Deiaren arabera. Jon Iñarritu Aralarreko kidea izango da zerrendan bigarrena.
Egun, EHUko Geologia sailean egiten du lan eta ezker abertzaleko militante historikoa da. HBko parlamentari izan zen eta EHUko errektoretzarako hautagai bezala ere aurkeztu zen. Jon Iñarritu, aldiz, Aralarreko sortzaileetako bat da Patxi Zabaletarekin batera eta egun Eurobask-eko lehendakariordeetako bat da.