Imanol, Laboa eta Leteren kontzertuak emango dituzte ETBn


2011ko apirilaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Igandean emango dute Laboaren kontzertua ETB-1n.

Hiru kantari gogoan izenburupean Imanol Larzabal, Mikel Laboa eta Xabier Leteren kontzertuak emango dituzte ETB-1n. Hurrenez hurren, ostegunean (hilak 21), igandean (hilak 27) eta astelehenean (hilak 28) egingo dituzte emankizunak, 22:00etan hasita. Sautrela literatur saioko taldeak osatu ditu hiru emanaldiak, hori dela eta, Hasier Etxeberria aurkezleak abeslari bakoitzaren aurkezpena egingo du. 1992an Donostiako Printzipal Antzokian emandako kontzertua da Imanolena, Laboaren 1999an Donostiako Victoria Eugenian emandakoa eta Leterena, berriz, 1991an, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan emandakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xabier Lete
Xabier Leteren obraren aldarri ozena

Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa, horixe dugu Alexander Gurrutxaga (Zarautz, 1988) EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslearen doktore tesia. Aurten irakurria du, udaberriko konfinamenduaren bezpera egunetan, poetaren heriotzaren hamargarren... [+]


Xabier Lete: non hago, zer larretan

Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.

 


Eguneraketa berriak daude