Euskararen Gizarte Eragileen
Kontseiluak Batzar Nagusia egin zuen larunbatean (17). Iazko kudeaketaren balantzea egin eta aurtengoa zehaztu zuten bertan. Xabier Mendiguren idazkari nagusiak jakinarazi zuenez, ildo beretik jarraituko du lanean Kontseiluak. Batzarrean bertan, hizkuntz eskubideen urraketei buruzko txostena aurkeztu zuen Paula Kasaresek.