Eguneko argazki komentatuenetakoa izango da: Iruñeko udaletxean ikurriña jarri dute, Sanferminetako txupinazorako ordubete baino gutxiagoren faltan.
1979. urtetik ez zen ikurrina inoiz Iruñeako Udaleko balkoian zintzilikatu. Gaur masta ofizialean jarri dute. EH Bilduk adierazi du hastera doazela "aldaketaren sanferminak".
Espainiako Gobernuaren errekurtsoa
Txupinazorako lau minutu falta zirela Diario de Navarrak argitaratu duenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak errekurtsoa jarri du ikurriña Hiri Buruzagiko udaletxean jartzearen kontra.
"Indarrean den legediaren kontrako ekintza" dela uste du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak.
Sare sozialetan oihartzun handia
Sare sozialetan bizi-bizi dabil ikurrinaren gaia. Erreakzio batzuk bildu ditugu hurrengo lerroetan.
Gure @DianaUrrea5 koalizioko kideekin batera Euskal Herriko festarik handienean. Aurten ikurrina eta guzti! #SFK15 pic.twitter.com/Zp7n705L8H
— Alternatiba Nafarroa (@AlternatibaNaf) July 6, 2015
Eta Ikurrina Iruñeko udaletxera itzuli zen, zorionak Iruñea! #sfk15 pic.twitter.com/e2kl8FJR0f
— Eneko Fernandez (@enekogara) July 6, 2015
3 urte nituen normaltasun eta askatasunez gure ikurra udaletxean ikusi ahal izan nuen azken aldian. Gora #SFK15 @GoraIrunea #aldaketarenSFK
— Ekintza Landa (@EkintzaLanda) July 6, 2015
Duela 2 urte @axierL-ek esan zuen bezala batzuetan errealitateak photoshop gainditzen du. #sfk15 #sf15 pic.twitter.com/R7TtsAbqX3
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) July 6, 2015
Encuentra las siete diferencias. #sfk15 pic.twitter.com/zwyskwPKbQ
— Jonathan Martínez (@jonathanmartinz) July 6, 2015
Zorionak @ArnaldoOtegi Euskal Herriko hiriburutik opari bat, gora #sfk15 pic.twitter.com/XhFVegeWKW
— @2begi (@2begi) July 6, 2015
Iruñea 1979 y 2015. La ikurriña en el mástil oficial del balcón del Ayto de Iruñea. #sfk15 pic.twitter.com/AWLlTQPaDZ v/ @eidergorostiza
— Lau (@shul_evolution) July 6, 2015
1979an bezala, gaur ere ikurriña Iruñeko udaletxeko balkoian. Aldaketaren sanferminak hastera doaz! #SFk15 pic.twitter.com/w3PODJzr6Y
— Euskal Herria Bildu (@ehbildu) July 6, 2015