Iker Aristu iruindarra torturak hil duela salatu dute haren ingurukoek

  • 2008an atxilotu eta torturatu zuten Ezker Abertzalean gazte mugimenduan murgilduta zebilela. Euskalerria Irratian iaz eginiko elkarrizketa batean adierazi zuen torturak ondorioak utzi zizkiola buruko osasunean. Nafarroako Gobernuak 2024ean motibazio politikoko biktima gisa aitortu zuen.


2026ko irailaren 7an - 12:28
Azken eguneraketa: 2026-09-08 10:18
Iker Aristu, Euskalerria Irratian 2025eko otsailean eginiko elkarrizketa batean. Euskalerria Irratia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Kale borrokaren" aurkako operazio batean atxilotu zuten Iker Aristu iruindarra 2008an, eta torturatu ostean hilabete gutxiz izan zuten preso. Zazpi urtera epaitu zituzten hura eta beste bederatzi lagun, Segi gazte antolakundeko kide izatea egotzita: horietako hainbatek torturak jasan zituztela salatu zuten, Aristu berak ere bai. 

Iruindarraren bizipenak Gau ilunak izeneko antzerki laburrak ekarri zituzten gogora, 2024ko abenduan lehen aldiz eskaini zutena Escenika ekoiztetxearen eskutik. Euskalerria Irratiari 2025eko otsailean eskainitako elkarrizketa batean zera esan zuen Aristuk: "Artea oso modu egokia da horrelako gertaera gordinak ezagutzera emateko". Horrez gain, torturak ondorioak utzi zizkiola aitortu zuen.

2024ko ekainean Nafarroako Gobernuko motibazio politikoko biktima gisa aitortu zuten iruindarra, beste hemezortzi pertsonarekin batera. Orotara, Nafarroan 111 pertsona aitortu dituzte torturak jasateagatik.

Ingurukoen mezua

Hain zuzen, sare sozialetan zabaldutako komunikatu batean, Aristu torturak hil duela salatu dute haren ingurukoek: "Torturatzaileentzako zigorgabetasunak erabatekoa izaten jarraitzen du, guk kartzela urteekin ordaintzen jarraitzen dugun bitartean edo, are, azken kasu honetan bezala, geure bizitzekin ere". Gainera, "gatazka" iraganeko kontua ez dela azpimarratu dute, gaur egun kalteak eragiten jarraitzen baitu.


Tortura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.