- Ikasle Abertzaleak taldeko kideak Planeta argitaletxearen Bilboko egoitzaren aurrean protesta ekintza bat egin zuten Euskal Herriko ikastetxeetatik "espainiar edukiak" dituzten liburuak desagertzeko eskatuz. Talde honetako kideek salatu zutenez argitaletxe honen entziklopedietan Euskal Herria ez da agertzen eta horregatik aukeratu zuten leku hori ekintza aurrera eramateko. ("Euskaldunon Egunkaria", "Gara")