Ikasgeletara berriro!


2021eko irailaren 13an - 06:57
Azken eguneraketa: 09:01

Umeentzako kurtso hasiera bertan da eta dardarka gaude... Irailaren 8an hasi dira gureak... Aurreko egunean bildu da Hezkuntza Departamendua. Beranduegi akaso? Asko eta garrantzitsuak dira kontutan hartu beharreko kontuak.

Aurreko ikasturtea horrela amaitu zen:

“Hezkuntzako Profesionalek” hartzen zituzten umeen inguruko osasun erabakiak; gurasoak , medikuak eta bestelako osasun aholkuak kontutan hartu gabe, gomendioak arau bihurtu zituzten. Bi hilabete geroago gauza batzuk aldatu dira; umeek jostailuak parteka ditzakete, hamaiketakoa kanpoan hartu dezakete eta haur hezkuntzako umeek autobusean bakarrik eramanen dute musukoa. Listo. Aldaketa urriak, aldaketa inozoak. Aurreko urteko irailaren 8an ere pentsa zitezkeenak.

Autobusari dagokionez, hiri edo herri autobusetan ez da horrelakorik gertatzen; 20 familia joan gaitezke Villavesetan nor bere umearekin eta 6 urtetik beherakoak ezin dituzte behartu musukoa jartzen; ikastetxeetan bai; haurtzaroarekin lanean ari diren langile eta “profesionalek” bai, haien hobe beharrez, diote.

Irakasleak izan dira askotan lege edo aholku horiek bere modura jarri dituztenak eta inoiz ez haurren hobe beharrez, arau bat bera ere ez da haurrentzat pentsatuta izan. Bakoitzak legea nahi edo ahal izan duen bezala interpretatuz.

Baina helduek legeak edo arauak errespetatu dituzte?? Eskola barruan haurrei eskatzen zietena beraiek bete dute? Edo kanpoan?

"Nor da otsoa? Covida? Hezkuntza Departamentua? Zuzendaria? Ikuskaria? Beste irakasleak? Gurasoak?"

Bitartean gurasoak isilik, irakasleak, isilik, langileak isilik... edo hizketan... arauak betearaziz... ikasle kritikoak egin nahi genituen, mundu hau aldatu nahi zutenak, haien eskubideen alde eta mundu hobe baten alde arituko zirenak; artalde bat eratzen ari gara (barkamena ardiei eta umeei).... Artzain batek gidatuta esandako guztiari amen eginez... Otsoaren beldur.

Nor da otsoa? Covida? Hezkuntza Departamentua? Zuzendaria? Ikuskaria? Beste irakasleak? Gurasoak? Honi gehituko genioke; umeak salatari bihurtu dituztela; besteen gorputzaren eta itxuraren kontrolatzaile eginez…

Antola gaitezen, pentsa dezagun, gure iritzi propioa garatu, gu baina aurreratuago dabiltzan herrialdeen eredua hartu…

Zer gertatu da ikastetxeetatik kanpo?

Zenbat langileek ematen dituzte beraien zortzi orduak musukoa kendu gabe? Bakoitzak pentsa dezala bere lan orduetan... agian bakarren batek ez du lanaldi osoan kenduko, baina jasanezina da... helduok baditugu bideak honi buelta emateko, musukoa jaisteko, bakarrik gaudenean, konfiantzaren arabera… Umeekin ezin hori gertatu, hor daude irakasleak esateko “Igo musukoa… bestela…”. Bestelaz zer? zein da mehatxua, hilko dira, isolatu, jo..?

Haurrek ez dute biderik (irakasle oso jator bat tokatu ezean), LHko haurrek goizeko 8:00etatik 14:00ak arte izaten dute jarrita… Non dago elkartasuna? Zertarako gainera gela osoa konfinatuko badute positiborik egotekotan… Honek txiste txar bat ematen du, zentzurik ez duen istorio bat… Baina arauak arauak dira….

Guraso batzuk agian iaz lasaiago zeuden, haien haurrak “libratzen ziren” oraindik HHn zeudelako, baina bi hilabete geroago zikloz aldatuko dira…

Gainera “burbuilaka” ibili behar, ikastetxean ezin gelatik kanpoko inorekin erlazionatu; arratsaldez, igerilekuan, eskolaz kanpoko jardueretan, uda osoan zehar bai…. Irailaren 8tik aurrera “etxeratze agindua” ezarri zaie; 9:00etatik 14:00etara, barregarria.

Pentsatu dezagun gure inguruko umeengan, lagunengan, ilobengan…. Galtzen ari diren guztian eta transmititzen ari gatzaizkien baloreengan...

Uda hau honelakoa izan da: tabernak, igerilekuak, hiriak, herriak, mendia….Jendea musukorik gabe; pozik elkarri irribarreak ikusiz eta kendu diguten guztia berreskuratu nahian; irailak 8, ikastetxeak, musukoa berriz haurren aurpegiak tapatzen. Barkatu! HHn ez LHn bai, oso logikoa dena.

Eta patioan zer? Denetarik entzun dut, ikastetxe batzuetan bai, besteetan ez… Covid intzidentziak airean duen dentsitatearen araberakoa izanen da… Umeak eta helduak kalean musukorik gabe ibili gaitezke, edozein lekutan, Bartzelonako Ramblan kasu, baina ikastetxetan ez. Badaezpada ere.

Aski da, zerbitzu militarra ere desegin zen; beldurra zilegitzat hartuta eta nork bere neurriak hartzeko eskubideak zalantzan jarri gabe; besteon zoriontasun eta askatasun eskubideak ere bermatu behar dira.

Eutsi, animo eta esan ozenki norberak uste duena…

Irakasleak, mugitu eta kexatu zaitezte ados ez zaudetenaz… Eta gela barruan libre izan! Libre izaten utzi… Patioan musukoak jaistera haurrak animatu….egunero azukrerik gabeko txupa-txupsak banatu, zure ikasle zoragarri eta jatorren, aurpegiak ezagutzeko….

Gurasoak, eman iezaiozue zuen iritzia profesionalei eta intsumisioa gauzatu… Zuen haurrak dira, ez beste inorenak.

Hezkuntza Departamenduak egin dezala hidrogela eta ordenagailuak banatzeaz aparte zerbait; zentzuduna posible bada, eta azkar.

Ikastetxeak ez lukete hau izan behar; elkarguneak eta partekatzeko lekuak dira. Egungo baldintzekin ezinezkoa da. Irakasleok eta gurasook baimentzen ari garena “oso itsusia” da.

Norbaitek nahi baldin badu, behar baldin badu; bere seme alabak arau guzti hauek betetzea egin dezala; horretan sinistuz gero noski... Bestelako sinesmenak ere aurrera!

Animo eta besarkada handi bat umeen inguruan zabiltzaten guztioi! Haiek merezi dute!

 

*Nafarroako guraso eta irakasle talde baten izenean

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude