Ikas Art artista gazteen bigarren azoka hasiko da etzi, Barakaldoko (Bizkaia) BEC-en. Hilaren 20ra arte iraungo du. Guztira 23 unibertsitatetako ikasleek jarriko dituzte beren lanak erakusgai. Tartean Florida, Bordele edo Helsinkiko ikasleenak. EHUko Arte Ederretako 40 bat ikasleren lanak ere izango dira. Azokak, orotara, 13.000 metro koadroko azalera izango du.