Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko kide batzuk, Bidasoako muga zeharkatu eta Hego Euskal Herriko beren sorterrietara itzultzen hasiko dira larunbatean bertan, Arrangoitzen egin duten prentsaurrekoan adierazi dutenez.
"Zailtasunak ditugu oraindik gure kolektiboa osatzen duten kide guztiak etxeratzeko, baina aukera eskaintzen duten egoerei gaurdanik soluzioak ematen hasteko hautua egin dugu. Beraz, gaurko egunetik aurrera gure sorterrietako kaleak betetzen hasiko gara. Gaurtik aurrera gure sorterriko plazetan ere ikusiko gaituzue berriro", adierazi dute. 80 iheslaritik gorak hartu dute parte ekimenean.
Hamaika Telebistak prentsaurrekoa jaso du bideoan.
Iheslarien Kolektibotik adierazi dute, joan den ekainean Biarritzen aurkeztutako bide orria gauzatzeko ordua iritsi dela. "Zentzuzko deboran iheslari guztien etxeratze mailakatua" egitea dute helburu. "Argi dago Frantziak eta Espainiak oraindik ez dutela bat egiten guztiok irabaziko genukeen prozesu demokratiko baten egituratzearekin. Herri hau, errepresio eta biolentzian, iraganean, bizitzera kondenatu nahi dute. Alta, Euskal Herrian eta nazioartean, indarrak biltzen ari gara, egiten den urrats bakoitza 2atzeraezina izan dadin, eta aukera berriak ireki ditzan".
Kontsultatu prentsaurrekoan adierazi duten guztia.
Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]
18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera, espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]
Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.
Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]
Astearte goizean Auzitegi Nazionalean aurkeztu eta gero, arratsalderako Asteasu sorterrian zen. Dokumentu faltsutzea leporatuta epaituko dute Madrilen, baina ez diote kautelazko neurririk ezarri. ARGIAko kolaboratzailea da Txapartegi.