Igandean iraganen da Nafarroa Baigorrin batzeko eguna

  • Egun osoko egitaraua antolatu du Basaizea elkarteak. Herri erresistentziarako deia luzatu dute antolatzaileek, euskara eta euskal kultura biziaraztea "erresistentzia fronte " gisa kokatuta.

Erran.eus

2026ko apirilaren 24an - 10:44
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Euskara eta euskal kultura biziaraztea etengabeko lana da, erresistentzia fronte bat. Defendatzen ditugun baloreak erresistentzia baten parte dira, eta Nafarroaren Egunak horiek sustatzen dituen heinean, datorren garai ilunari erantzun bat emateko eta haren kontra borrokatzeko deia zabaltzen dugu". Igande honetan iraganen da Nafarroaren Eguna, mami politikoa duen festa herrikoia Baigorrin (Nafarroa Beherea).

Goizetik hasiko da eguna, 09:00etan jarrita gosari alaituaren hitzordua. Merkatua, desfilea, jota eta irrintzinak, ohiko osagaiak izanen ditu Baigorriko hitzorduak, Larrain dantzaren momentu ospetsuari lekua utzita 13:00etan. Bertso-saio musikatua izanen da 15:00etan, Maddi Ane Txoperena, Onintza Enbeita eta Sarai Robles bertsolariekin eta Ainhoa Elizondo musikariarekin. Horrez gain, dantza ikusgarria, bazkari alaitua eta animazioak izanen dira arratsalde osoan. Kontzertuekin bukatuko da aurtengo edizioa, Goxua´n salsa, Puntu ta koma eta Estelle D presentzian.

Herri erresistentzia

Herri erresistentziarako deia luzatu du aurtengoan ere hitzorduaren antolatzaile den Basaizea elkarteak: "Euskal kultura osatzen duen herri erresistentzia nahiz eta urteen poderioz aldatu, ez da sekula hil eta bizirik dirau Nafarroaren Egun orotan. Bizirik iraunen du kontziente baldin bagira bi estatu zapaltzaileen artean bizi girela. Horren ondorio zuzena dira egunerokoan ukaiten ditugun mehatxu eta erasoak". Auzitegietan euskaraz hitz egiteko eskubidearen ukapena, euskal kultura sustatzeko baliabideen ttipitzea zein eskuin muturraren ideien garapena edota gerra inperialisten errealitatea, hamaika egoerei aurre egin beharra azpimarratu du elkarteak.


Nafarroa kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 1
Nafarroa hegoaldeko lurraren jabetzaren inguruko borrokak
"Gora komunala eta behera lurjabeak!"

2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.