"Euskarak euskal idazleei ematen dien idiosinkrasiak definitzen du neurri handi batean elkartea. Gure elkartearen lana ez da Alemaniako edo Italiako idazle elkarte batek egin lezakeena –idazleen promozioa, idazlearen figuraren sozializazioa...–, obra baten sozializazioa baizik. Horregatik, nik uste dut gehiago begiratu beharko geniokeela irakurleari idazleari baino, eta horrek beste soslai bat ematen digu". (2010-02-11)