ICEren aurkako greba orokor arrakastatsuaren biharamunean, bigarren pertsona bat hil du poliziak Minnesotan

  • Tentsioak gora jarraitzen du Minnesotako Estatuan immigrazioaz arduratzen den polizia federalaren eta herritarren artean. Ostiralean Renee Gooden hilketaren harira greba orokorra deitu zen Estatu osoan, eta Minneapolisen milaka pertsonak egin zuten bat. Hurrengo egunean, baina, ICEko poliziek Alex Pretti tirokatu eta hil zuten. Sare sozialetan zabaldu diren bideoek erakusten dutenaren aurka, Donald Trumpek "pistolari" deitu zion hilberriari.

Alex Prettiren hilketaren osteko protestak. JaimeCaroM

2026ko urtarrilaren 26an - 15:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Minnesotako Estatuan tentsioak gora jarraitzen du herritarren eta immigrazioaz arduratzen den ICE polizia federalaren artean. Manifestazio horietako batean ICEk beste pertsona bat hil du.

Alex Pretti izan da hiru astean Trumpen gobernuko migrazio poliziak kale erdian hil duen bigarren pertsona Minneapolisen. Sare sozialetan zabaldu diren bideoetan ikus daiteke, Petti protestak ikusten ari zen beste pertsona bat defendatzen hari zen agenteak joan zitzaizkionean. Polizia federalak negar gasa bota eta lurra bota zuen. Zortzi poliziaren artea atxilotzen saiatzen ziren. Pettik gerrian lotuta pistola bat zeraman -legezkoa da AEBetan -. Agente batek pistola kendu zion gerrikotik eta segundo gutxira hamar aldiz tirokatu zuten. Eskandalu handia eragin du hilketak.

AEBetako presidente Donald Trumpek bere sare sozialean Alex Pretti “pistolari” gisa kalifikatu du gertaera komentatzean. “Hau da pistoleroaren arma, kargatuta (bi kargagailu gehigarrirekin osorik!) eta erabiltzeko prest”, idatzi du presidenteak pistola baten argazkia atxikita. Ondoren adierazi du poliziei ez ziela bere lana egiten utzi eta ICEk beraien burua babestu zutela. The Washington Postek bildu duen moduan, AEBetako Muga-Patruilako goi-kargu Gregory Bovinok ICEren aurkako “giro gaiztotuari” bota nahi izan dio errua.

Renee Gooden hilketatik tentsioak kalean gora egiteaz gain, Minnesotako administrazioaren eta Trumpen Gobernuaren hala ari da. Presidenteak aurpegiratu dio Minneapoliseko alkate Jacob Freyni eta Minnesotako Gobernadore Tim Walzri “matxinadak bultzatu” izana, “beren erretorika arriskutsu eta harroarekin”. Alkateak eta Gobernadore demokratak behin baino gehiagotan eskatu dute ICE poliziak Minnesota Estatutik joatea. Freyk Gooden hilketaren harira New York TimesMinneapolisko alkatea naiz. Trumpek gezurra esan du” izenburua daukan iritzi artikulua idatzi zuen. Bertan ICEren ekintzak "arriskutsuak" direla, zion baita aurreikustekoa zela ere agente federalen eta Trumpen administrazioak ekarriko zuten “kaosa” eta “tragedia”.

Ostiraleko eguna 29 zero azpitik hasi bazen ere, jarraipen zabala izan zuen ICEren aurka deituriko grebak. Dozenaka mila pertsona batu ziren The Guardianen arabera.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.