Ibon Fernandez Iradiren askatasun eskaerari erantzuna, asteartean

  • Esklerosi anizkoitza du Fernandez Iradi presoak. Aske uztea exijitzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean 18:30ean, Baionako Herriko Etxearen aitzinean.

Fernandez Iradiren askatasuna eskatzeko elkarretaratzea, Baionan

2019ko azaroaren 11n - 12:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren askatasun eskaeraren gaineko erabakia asteartean jakinaraziko du Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak. Horren kari, elkarretaratzea egingo dute egun horretan berean 18:30ean, Baionako Herriko Etxe aitzinean. Esku-argiekin eta kandelekin etortzeko eskaera egin dute antolatzaileek. Esklerosi anizkoitza du presoak.

Erabakia urriaren 30ean eman behar baldin bazuten ere, azaroaren 12ra arte atzeratu zuten. Gibelatze horrek presoari zein haren senideei gehitu "ondorio humanoak" eta "arrangurak" deitoratu zituzten hori jakin orduko.

Anartean, Lannemezango (Okzitania) kartzelan segitzen du. Hamasei urte pasa ditu preso eta esklerosi anizkoitza 2012an diagnostikatu zioten. Eritasunari aurre egiteko beharrezko dituen baldintzak kartzelan bermatu gabe direla azaldu zuen Paulus Basurco Fernandez Iradiren abokatuak.


Euskal gatazka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.