Ibilaldia maiatzaren 27an egitekoa zen arren, astebete atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, Athletic-ek maiatzaren 25ean jokatuko duen Errege Kopako finala dela-eta. Zuri-gorriek irabaziz gero asteburu horretan izango diren ospakizunek bultzatu dute erabaki hori hartzera. Bizkaiko ikastolen aldeko festa, beraz, ekainaren 3an egingo da Trapagaranen, Itxaropena ikastolak antolatuta.