Musika saretik legalki deskargatzeko denda digitala sortu dute: Ibaimusic. Euskal musika eta nazioartekoa izango dira bertan eskuragarri, baita katalagotik kanpo dauden diskoak ere. Zortzi mila disko baino gehigao daude eskura, 1.300 euskal talde eta bakarlarienak.
Katalogoa pixkanaka handitzeko asmoa ere azaldu dute bultzatzaileek. Ibaimusic gaur egun dendetan topa ezin daitezkeen diskoak aurkitzeko "toki aproposa" dela ere azaldu dute, katalogotik at dauden disko zaharrak ere eskuragarri baitaude. Era berean, diskoetxeen babesik ez duten tadeei ere atea ireki nahi die atariak, "bitarteko gutxi dituzunean horrelako erreminta bat oso garrantzitsua da jendearengana iristeko", azaldu dute bultzatzaileek.
Kanta bakoitzaren prezioa 0,99 eurokoa da mp3 formatuan eta 1,10ekoa FLACen. Disko osoak ostera, 8,99 euro balio du mp3 formatuan eta 10,99 euro FLACen.