Iaz eguzkiak eta haizeak elektrizitate gehiago sortu zuten fosilek baino EBn

  • Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean, ENBERen analisiaren arabera.


2026ko urtarrilaren 28an - 08:02
Europako Batasuneko elektrizitate sorkuntzaren grafikoa, 2015-2025ean, ENBERen arabera
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Analisian nabarmendu dutenez, aldaketa, batez ere, eguzki-energiaren hedapen azkarrari zor zaio. Oro har, haizeak eta eguzkiak EBren argi-indarraren % 30 sortu zuten; erregai fosilek, berriz, %29.

Hidroelektrikoa barne hartuta, berriztagarriek EBko elektrizitate guztiaren ia erdia sortu zuten. Hala ere, ohartarazi dute klima-aldaketa arriskuan jartzen ari dela energia hidraulikoaren ekarpena. Hain zuzen, iaz hidroelektrikoa jaitsi egin zen, eta gas naturalak bete zuen uraren hutsunea. Gas naturala, ordea, fosila izateaz gain, inportatu egin behar da, eta garestia da. Egileen esanean, Europa zaurgarri egiten du, eta mendekotasun hori gutxitzea gomendatu dute.

Alde horretatik, positibotzat jo dute baterien hedapena. Haiei esker, ilundutakoan izaten den eskaeraren zati bat bete daiteke, eta, hala, erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten da, eta prezioak egonkortzen dira.

Hala eta guztiz ere, Global Carbon Budgeten kalkuluen arabera, Europan iaz ez ziren karbono-isuriak jaitsi, igo baizik (% 0,4ko igoera, 2024arekiko).


Energia krisia kanalean gehiago
2026ko ekainaren 17
Lurraldea eta arkitektura
Keinuak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...