Iaz baino %15 gehiago banatuko du Vidralak aurten akziodunen artean, 219,6 milioi euroko mozkinak lortu ondoren

  • 61,6 milioi euro banatuko ditu guztira akziodunen artean, eta 33 milioi baliatuko dituzte akzioak erosi eta, modu horretan, akzio bakoitzeko banatuko den diru kopurua handitzeko.


2026ko otsailaren 26an - 12:57
Vidralako zuzendaritzako kideak Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin iaz Laudion. Aiaraldea.eus / CC BY-SA
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1.465,2 milioi eurotan baloratutako salmentak eta 219,6 milioi euroko mozkin garbiak. Emaitza ekonomiko horiek utzi ditu 2025ak Vidralarentzat. Gaur aurkeztu ditu Laudioko multinazionalak iazko kontu ekonomikoak. Zehaztu dutenez, 6,24 euro irabazi dituzte duten akzio bakoitzeko, eta zorra 248,3 milioi eurotik 105,3 milioi eurora jaitsi dute.

Pozik azaldu dira konpainiako buruak lortutako emaitzekin, "negozioaren sasoi onaren" seinale eta aurrera eramandako "erabaki estrategikoen" ondorio direla uste dutelako. “Gure errentagarritasuna sendotu dugu, kutxa sortu dugu modu iraunkorrean eta irmo jokatu dugu, Vidrala gaur egun nabarmen hobeto prestatuta egon dadin etorkizunera begira”, nabarmendu dute.

Zorra 248,3 milioi eurotik 105,3 milioi eurora jaitsi du multinazionalak. 

Diru gehiago akziodunentzat

Era berean, multinazionalak iragarri du %15eko igoera aurreikusten duela aurten akziodunei banatuko dizkieten dibidenduetan. Lehen banaketa iragan otsailaren 13an egin zuten, eta uztailean aurreikusten dute egitea bigarrena. Orotara, akzioko 1,75 euro ematea aurreikusten dute aurten, 61,6 milioi euro guztira. Dena den, azken kontu hori onartzeke dago oraindik, aurtengo akziodunen batzarrean. Hain zuzen, batzar horretara bertaratzen diren akziodunek 5 zentimo jasoko dituzte akzioko, pizgarri moduan.

2022tik hona urtez urte handituz joan da akziodunei banatutako diru kopurua, enpresak berak zabaldutako grafiko honetan ikusi daitekeenez:

Gainera, enpresak gogorarazi du iragan abenduan iragarri zutena: 350.000 akzio erosiko dituztela 33 milioi euroko gehienezko prezioan, akzio bakoitzeko jasotzen den diru kopurua handitzeko.


Industria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.