Ia hiru milioi adin txikiko arriskuan daude ebola epidemiagatik Kongoko Errepublika Demokratikoan

  • Unicefek jakinarazi du nazioartean 1.000ra iritsi direla ebola kasuak, baina Kongoko Errepublika Demokratikoko egoera larria azpimarratu du. Birusaren epidemia dago eta gutxienez 254 hildako eragin ditu. Haurrengan jarri dute fokua, zeintzuek, kutsatuz gero, helduek baino aukera ia bikoitza duten hiltzeko. 


2026ko ekainaren 24an - 09:42
Azken eguneraketa: 11:50
Kongoko Errepublika Demokratikoko ia hiru milioi haur eta nerabe arriskuan daude ebola epidemiagatik. Unicef
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ebola kasuak milara iritsi dira nazioartean, baina Unicefeko osasun zerbitzuak Kongoko Errepublika Demokratikora begira daude: birusaren epidemia dago herrialdean eta 2,95 milioi haur eta nerabe kutsatzeko arriskuan daude. Hala ohartarazi du haurren eskubideen aldeko agentziak prentsa ohar batean.

Hilabete baino gehiago igaro da herrialdean gaixotasunaren epidemia areagotu zenetik. Gaixotasunaren aldaera berri bat antzeman zuten, zeinak momentuz ez duen tratamendurik ezta txertorik ere. Kongoko Gobernuak jakinarazi duenez, gaur gaurkoz 254 pertsona hil dira epidemiagatik. Ituri eskualdea da epidemiaren epizentroa, herrialdearen ekialdean.

Unicefek haurren osasuna du jomugan: ekainaren 19ra arteko datuen arabera, ebola kasuen %15ak eta hildakoen %25ak 18 urtetik beherakoei dagozkie. Ebola antzematen dieten haur eta nerabeek kutsatutako helduek baino aukera gehiago dituzte hiltzeko, zehazki, ia aukera bikoitza. Ordea, datuak behin-behinekoak dira, probak egiteko baliabideak hobetu badira ere, zaintzak eta kontaktuen arakatzeak murritzak izaten jarraitzen dutelako.

Azpimarratzekoa da haurrak bizi diren testuingurua: "Haurrak egoera ahulean zeuden birusaren aldaera baino lehen. 5 urtetik beherakoen erdiek baino gehiagok desnutrizio kronikoa dute, eta txerto-tasak murritzak dira. Bostetik batek baino gehiagok ez dute inoiz jaso difteria, tetanosa eta eztularen aurkako txertoaren lehen dosia", azaldu du Unicefek. Baldintza horiek ebola are "arriskutsuagoa" izatea dakarte. 

Afrikako osasuneko profesionalek ohartarazi dute aldaera berriak 2014 eta 2016ko Afrika mendebaldeko epidemia gainditu lezakeela. Hamaika milioi pertsona hil ziren garai haietan. 

Kutsatzetik haratago

Gogoratu dute, kutsatuz gero, haurrek zenbait zerbitzutarako sarbidea gal dezaketela, hala nola: osasun-laguntza, elikadura, txertoa edota hezkuntza. Ez hori bakarrik, eskualdeko 135 haur umezurtz geratu dira gaixotasunaren ondorioz.

Egoera "larriagoa" da Kongoko Errepublika Demokratikoan, gatazka eta desplazamenduengatik, haurrek urteak daramatzatelako indarkeriaz inguratuta. Horrekin lotuta, epidemiak emakumeen eta nesken aurkako indarkeria arriskua areagotzen du, Unicefen arabera.

 

 


Irakurri gehiago: Ebola Gizartea Osasuna Nazioartea
Ebola kanalean gehiago
2015eko azaroaren 18
Bye bye ebola!

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...