"Hustutzeko bakarrik ez, hedonismoagatik ere idazten dut"

2001eko irailaren 27a

- "Hustutzeko bakarrik ez, hedonismoagatik ere idazten dut" Hasier Etxeberria
Azpimarragarria: "Lehen ETBk bazuen helburu mesianikoago bat. Hasieran ez zuelako inork ikusten, audientziarik ez zegoelako. Nolabait, "Euskadi salbatzen" ari ginen. Orain hori dena audientziaren legeetara makurtu da (...) Egia da, hala ere, ETBri ez zaizkiola eman behar berezkoak ez dituen ardurak. Gauza guztien panazea bihurtzen dugu askotan ETB, dena berak salbatu behar balu bezala." "ARGIA" astekarian (2001eko irailak 30, 1823. zbk.)

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2019-03-26 | Imanol Epelde
Damu da Cervantes, euskararik ez zekielako

Euskal literaturan ez daukagu Cervantesik, ez daukagu Shakespearik. Ez edukitzen hasita, ez daukagu Coliseorik ere.  Baserri eder askoak baditugu baina ez daukagu Alhambrarik eta ez zitzaigun okurritu, Urbasan  Machu Pichu bat eraikitzea. Baina bagara herri, nor izateko ez delako behar piramiderik Bardeetan: Nahikoa dugu hizkuntza. Eta hori ez dute inoiz jakingo euskararik ez dutenek. Hemen bizita ere.


CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


2019-03-26 | Ahotsa.info
AHTren aurkako ikurrak etxeko balkoietan jartzeko deia zabaldu dute

'Jartzazu-Jarriezu' kanpainaren bidez Mugitu! Mugimenduak gure etxeko leiho zein balkoietan AHTarekiko aurkakotasuna adierazten duen edozein bandera ipintzera dei egiten du.


Hedoi Etxarteren hitzaldia: "Faxismoa gaur eta hemen"
MULTIMEDIA - solasaldia

ARGIA-k eta Azpeitiako Elkar-ekin taldeak elkarlanean antolatuta "Faxismoa gaur eta hemen" hitzaldia eman zuen Hedoi Etxartek San Agustin Kultur Gunean. Hemen duzue hitzaldia osorik ikusgai.


2019-03-25 | Naturkon
Zientzia eta basoaren kudeaketa: baina eukaliptoa inbaditzailea da ala ez?

Egurraren sektoreko enpresek jardunaldi bat antolatu zuten joan den ostiralean Hernanin, jarraitzen duten baso-kudeaketa ereduari euskarri zientifikoa eman nahian. Eta fundamentuzko ezer esan ez zen hitzaurrearen ondoren, saiatu ziren gure lurraldea gero eta sarriago estaltzen duten eukalipto espezieak inbaditzailek direla ukatzen. 20.000 inguru hektarea hartu dute eukaliptoek 2018an, eta gure lurraldeko harizti eta amezti guztiak baino azalera gehiago estaltzen dute dagoeneko.


2019-03-25 | Aritz Iba˝ez
Xabierko gazteluan, eskeletoak dantzan

Aspaldiko partez bisitatu dugu Xabierko gaztelua martxo hasieran. Ganbaraz ganbara, gurekin zetozen iparraldeko lagunei azaldu dizkiegu Xabierko Frantziskoren ibilerak, bere anaia Amaiurko gazteluaren defendatzaileetarik bat izan zela eta ohiko topikoak. Bapatean, burnizko hesiz itxitako kaperatxo batera heldu eta hara! Heriotzaren dantza! Oier Araolazaren bitartez izan nuen horma-irudi bitxi honen berri duela lau bat urte eta hemen zerbait idaztekotan geratu nintzen. Gaur arte! Tira...


2019-03-25 | ARGIA
Bosgarren hildakoa: Beste preso kurdu batek bere buruaz beste egin du igandean

Martxoaren 24an, igandea, bere buruaz beste egin du Oçalanen isolamendua salatzeko Medya Çınar preso politikoak, ANFn irakur daitekeenez. Mardin hiriko espetxean zeukaten eta 24 urte zituen.


2019-03-25 | ARGIA
2017ko 'Pohang' lurrikara frackingak eragin zuela aitortu du Hego Koreako gobernuak

2017ko azaroaren 13ean Koreako hainbat herri –tartean izena ematen diona– kaltetu zituen Pohang lurrikara bertan erregaiak fracking bidez erauzteko teknikak esperimentatzen dituen estazio geotermiko batek eragin zuela aitortu du herrialdeko gobernuak, gertakizuna ikertzeko izendatutako aditu taldea ondorio horretara iritsi denean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude