Hontzak Konpartsak Bilboko txosna ikusgarrienaren Kanpaia saria irabazi du

  • Bosgarren urtez irabazi du konpartsa anarkistak txosnen dekorazio dotorenaren saria. Eulia saria Sinkuartelentzat izan da, txosna guztien artean apainketa eskasena izateagatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 25an - 11:17

Atzo banatu zituzten urtero Aste Nagusian ezagunak diren Kanpaia eta Eulia sariak. Aurten, berriro ere, Hontzak irabazi du. Bosgarren aldia da txosna ikusgarrienaren saria irabazten duela 2007an sariak banatzen hasi zirenetik. Goitzaintzak jarritako salaketa dela medio, Ertzaintzak txosnaren zenbait apaingarri kendu zituen astelehenean.

Eulia saria, txosnen apainketa eskasenaren saria, Sinkuartelek lortu du oraingoan. Lehenengo urtea da konpartsak hori lortzen duela.

Beste hainbat ekimen izan ziren urian egunean zehar, hala nola, V. Aste Nagusia Basket 3x3 txapelketa, Maritxu jaia azoka kanabikoa, travesti poteoa, konpartsen arteko waterpolo partidua eta gehiago. Umeentzako puzgarriak eta Gernika kuadroaren margoketa kolektiboa nagusitu ziren.

Kanpaia eta Eulia

Kanpaia eta Eulia 2007an txosnen apainketa hobetzeko intentzioz sorturiko konpartsen arteko sariak dira. Txosnen dekorazio dotoreenak kanpaia saria jasotzen du eta traketsena eulia saria ematen zaio eta sari hauek txosnaren estruktura, dekorazioa eta konpartsa bakoitzaren kapazitatea kontuan hartzen ditu.

Jatorrizko artikulua Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko"... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek "biolentzia poliziala" eta "zentsura politikoa" salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Eguneraketa berriak daude