Hondartza artifizialak egiteko dikeen eraikuntza gelditu dute Santanderren

  • Santanderreko badiako La Magdalena eta Los Peligros ingurunean bi itsas-murru luze egiten ari da Espainiako Gobernua, baina herritarren protesten ondorioz eten egin dute obra, itsasaldea kaltetu eta pasaia itsusten duelako.


2018ko urriaren 04an - 15:48
Santanderreko La Magdalena hondartzan egiten ari diren murrak 200 metro luze du eta itsas korronteak eta ingurumena kaltetu ditu (arg.: Espainiako Gobernua)

Ingurune paregabea da Santander ondoko La Magdalena itsas-muturrekoa, hantxe dituzte espainiar aberats ugarik euren etxeak –tartean Botín familiak– eta hara joan izan dira santandertar asko ere bainua hartzera edo pasioan. La Magdalena eta Los Peligros hondartzak baina, Kantauri itsasoaren kapritxoz asko txikitzen dira neguan eta horren ondorioz hondarra eraman behar izaten dute uda sasoirako –Euskal Herriko hondartza askotan egin izan den bezala– sos batzuk gastatuz.

Iñigo de la Serna Sustapen ministro ohia hiriko alkate zenean, “gastu” hori saihesteko ideia bururatu zitzaien: 200 metro luzeko bi itsas-murru egitea harearen mugimendua eragotzi eta hondartzak artifizializatzeko. Galdeketa moduko bat egin zuten inguruko herritarren artean –gero salatu dute informazio eta gardentasun falta–  eta ustezko baiezko emaitza baliatu zuten proiektuarekin aurrera egiteko.

Lehen murrua aurrera zihoan heinean konturatu dira Santanderko bizilagun eta eragileak hanka sartzeaz: paisaia erabat itxuraldatzeaz gain, ur-garden eta biziak mortu bilakatu dira, eta gainera, beldur dira badiako biosferari kalte egingo ote dion.

Salvar La Magdalena. Escolleras Fuera elkarteak artikulaturik oposizio mugimendu handia izan da urte osoan eta 1.500 pertsonako bilkurak egin izan dituzte hondartzan –obretan ere sartu izan dira poliziek borraz jo gabe–. Kantabriako Parlamentuak, bestalde, murruen eraikuntza gelditu eta ingurua lehengoratzea eskatu zuen talde guztien babesarekin, PPrena izan ezik.

Magdalena penintsula inguruko herritarrak –asko klase sozial ertain eta altukoak– protestak egin eta dikearen obrak okupatu dituzte (arg: Salvar La Magdalena. Escolleras Fuera)

Orain, Pedro Sánchezen exekutiboak eten egin ditu obrak Trantsizio Ekologikoko ministerioaren erabakiz, “guztiz eta mugarik gabe”, eta azterketa fasean dago egoerari aterabidea eman ahal izateko. Santanderreko PPko alkateak, Gema Igualek, erabaki horrek eragingo duen kostua zein den argitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari: “Urte osoan santandertarrek hondartzez gozatzeko aukera bakarra hori zen”, argudiatu du.

Aitzitik, proiektuaren kontrakoek gogorarazi dute dikeak eraikitzeko gastatu nahi den diruarekin (2,5 milioi euro), 40 urtez hondarra berrezarri daitekeela udaran, orain arte egin den bezala, inguruneari bere izaera naturala kendu gabe: hondarraz gain arroka, goroldio, izkira eta kaioek ere osatzen baitute itsasertza.

La Magdalena eta Los Peligros hondartzak obren aurretik.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aztarna ekologikoa
Adrián Almazán
"Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu"

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Andreu Escrivà: “Kapitalismoaren jasangarritasunak gaur egungo egoera mantendu nahi du, eta sostengaezina da”

El Salto-k Andreu Escrivá ikerlari eta ingurumen-adituari elkarrizketatu du, bere azken liburuaren harira, "Contra la sostenibilidad". Bertan, kapitalismo berdeak bere burua indartzeko erabiltzen dituen estrategiak azaldu ditu, eta nola jasangarritasunaren ideia... [+]


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Eguneraketa berriak daude