Asteazkenean, udaltzain batek Babacar Welle tiroz hil eta bi egunera, Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du. Poliziaren inpunitateari ez dioten kartelak jarri dituzte Hondarribiko kaleetan. Herritar talde batek ARGIAri jakinarazi dionez, Ertzaintzaren patruila-auto bat kartel horiek kentzen aritu da. "Pertsona bat hil dute Hondarribian eta badirudi soldata publikoa kobratzen duten agenteen lehentasuna errealitate hori ezkutatzea dela, gertatu dena ikertu eta ardurak hartu ordez", salatu dute.