Home Assistant domotika aplikazioak euskaraz hitz egin dezake orain

  • Home Assistant etxeko domotikako aplikazioak euskarazko ahotsez erantzun dezake jada, tartean Piper aplikazioa erabilita, eta euskarazko adimen artifizialeko tresnak garatzen diharduen Itzune taldeak prestatu dituen euskarazko ahots-ereduak tarteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 13an - 11:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jatorrian, duela aste batzuk HuggingFace plataforman Antton eta Maider argitaratu zituzten ahotsak daude. TTS modeloak dira, hau da, Text-To-Speech, testutik ahotsera; programa edo makina jakin baten output edo emaitzak "irakurtzeko" bidea dira; beti ere, programa edo dena delakoak hori euskarazko testuz emateko gauza bada. TTS hauek HiTZ zentroak eta Aholab ikerkuntza taldeak (EHU) garatu eta elkarbanatu dituzte, IKER-GAITU eta ILENIA proiektuen baitan (hilabete hasieran argitaratu genuen albistea). Baina alderdi teknikotik zailtasunak planteatzen zituzten beste proiektu batzuetan integratzeko, eta, egitekotan, ezagutza aurreratua behar zen.

Hori ikusita, Itzune taldetik Maider* eta Antton* berri batzuk garatu dituzte, ahots-klonak nonbait, baina, ñabardura teknikoen aldetik VITS arkitekturan eta ONNX formatuan daude orain, Piper motorrerako baliagarriak. Hemen argitaratu dituzte:

Eta orduan, ahots horiek Piperren integratuta, gero Home Assistant-ek erabil ditzake goiko irudiak erakutsi bezala. Hau garatu duen Itzuneko programatzaileak (Urtzi Odriozola) artikulu honetan zehaztu duenez Piper banaketa ofizialean ez daude euskarazko ahots hauek, eta hortaz, beste lanketa extra bat ere eskatzen du eragiketak, baina eskaera egina dago, eta espero daiteke laster integratuko dutela.


Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 12
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

2026ko maiatzaren 12
Etxekalte

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.