"Konstituzioaren itzulpenak hizkuntza bati estatus maila jakin bat ematen dion arren, egiaz, laguntzen al du berrikuntza ahalegin horretan? Noski, nazioarteko eta maila altuko estatus garrantzitsua ematen die oparo samarrak diren hizkuntzei -esaterako, katalanari- (...) baina ez da beti erabilgarria izaten eremu urriko hizkuntza askorentzat -horietako batzuek bizirauteko borrokan dihardute-. Hizkuntza horientzat, Europako konstituzioa itzulita izatea baino askoz eraginkorragoa da finantzaketa izatea x hizkuntzan irakasteko, ikasmaterialetarako eta irratietarako". (2005/05/06)