Hizkuntza gutxituak eta teknologia: biltzarra Aran haranean azaroan

  • Komunikazio, Teknologia eta Hizkuntza Gutxituen II. Nazioarteko biltzarra antolatu dute  azaroaren 26tik 27ra bitartean Vielhan (Aran haranean, okzitenariazko lurraldea Katalunian). Bertara komunikazioak aurkezteko  urriaren 5a arte dago irekita.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 28an - 09:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Topaketaren helburuetan adimen artifiziala jarri dute fokua antolatzaileek, hausnartzeko hizkuntza gutxituetako ikus-entzunezko eta kazetaritzako edukiak sortzearekin nola lotu daitekeen, aldi berean ahal bada espazio komunikatiboak indartzeko. Baina ez AA bakarrik, "beste teknologia batzuk! ere aipatzen ditu deialdiak.

Asmo akademiko bat du biltzarrak, ikertzaileek komunikazioak aurkez ditzaten, eta beste bat dibulgazioarekin lotuago, publiko orokorrago bati zuzendutako mahai-inguru eta hitzaldiekin.

Hizkuntza txikiak aipatzeaz gain, euskara handiagoen artean aipatzen du deialdiak (katalanarekin batera). Katalan eta euskaldunek "beren hizkuntza indartzeko komunikazio-politikak nola garatu dituzten jakiteko aukera aprobetxatu nahi dugu." Hortaz, Euskal Herriko komunikazioak ere esperoko dituzte.

Deialdiari eta biltzarrari buruzko informazioa, hemen.

Argazkia: Corsa Aran, aranes edo bertako okzitanieraren aldeko Korrika, Vielhan. Jordi Gili, cc-by, 4.0, Wikimedia Commons.


Hizkuntza gutxituak kanalean gehiago
2026ko urriaren 2
Ernst Djeride Jean-Baptiste / 'Bihar' nazioarteko kongresua (III)
“Haitiko elitean konplizeak aurkitu dituzte kreolera baztertzeko”

2026ko irailaren 30
‘Bihar’ nazioarteko kongresua (II)
Euskaratik zein gizarte-proiektu eskaini aztertzen

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.