argia.eus
INPRIMATU
“Hitz gutxiko liburuak ez du zertan sinplea izan; are gehiago, alderantziz izango da askotan”

2011ko ekainaren 06a
Mikel Ayerbe.

"Zailtasunak esploratzen jarraitzeko erakarpen diren liburu ilustratu asko daude. Heldu askok ez dakite hitzik gabeko liburu horiek irakurtzen, inozentzia eta gaitasun hori galdu dutelako. Horregatik dira zenbait guraso mesfidatiak ilustrazioz soilik osatutako argitalpenekiko. (...) Irakurtzen denok ikasten dugu, hitz egiten ere bai, baina irudiak begiratzen ez hainbestek. Hitz gutxiko liburuak ez du zertan sinplea izan behar; are gehiago, alderantziz izango da askotan. (...) Egia da euskal literaturan ez dela [liburu ilustratuen aldeko] apusturik egiten, materialen edizioa nahiko garestia baita. Mundu anglosaxoian eta AEBetan liburu ilustratua unibertsitatean ere ikasten da. Hemen mesfidatiagoak gara irakaskuntzan sartzeko garaian".