Hirugarren gradua lortuta, asteburua espetxetik at pasako dute preso dauden buruzagi independentistek.
Aste honetan pasa dira hirugarren graduan egotera Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn, Dolors Bassa, Carme Forcadell, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart. Egoera berriarekin, asteburua espetxetik kanpo igaroko dute, eta astelehenean itzuli beharko dira presondegira.
Gradu aldaketarekin, astean hiru gau pasako dituzte etxean, eta lau kartzelan. Aste bitartean, lotara espetxera itzuli behar izan arren, eguna kanpoan eman ahalko dute.
Hirugarren gradua lortu arren, "jazarpena behin betiko amaitzea" nahi duela adierazi du Cuixartek kalea zapaltzean.