Hirugarren gradua eman diote Idoia Mendizabal euskal preso politikoari

  • Donostiako Zubieta espetxean dago preso gipuzkoarra, eta aste bitartean kalera irteten ari zen 100.2 artikuluari esker. 21 urte daramatza preso.


2026ko irailaren 24a - 10:55
Azken eguneraketa: 15:48
Irutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Idoia Mendizabal Mujika lazkaotarrari hirugarren gradua onartu dio Eusko Jaurlaritzak. Mendizabal 2005ean atxilotu zuten Frantziako Estatuan, 2010ean Espainiara bidali eta preso dago ordutik.

Orain atariak Jaurlaritzako Justizia Saileko “iturrien” hitzak jaso ditu. Sailaren arabera, Mendizabali hirugarren gradua ematea legea “zorrotz betetzea” da: "Ordenamendu juridikoak hala aurreikusten du. Tratamendu-batzordeak, presoekin egunero lan egiten duenak, proposatu egiten du, horretarako baldintzak betetzen dituela uste duelako, eta sailak berretsi egiten du".

Madrileko Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak edo Zaintza Epaitegi Zentralak hainbat aldiz baliogabetu dituzte Jaurlaritzak euskal preso politikoei onartutako 100.2 artikuluak edo hirugarren graduak. Horietan azkena, Unai Parot presoaren hirugarren gradua.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.