argia.eus
INPRIMATU
2018ko urtarrilaren 25
Hiru lagunek deklaratu beharko dute ostiralean Tosuko obrak gelditzen saiatzeagatik
  • Urtarrilaren 26an, barikua, hiru lagunek deklaratu beharko dute Getxoko epaitegian, Ibarbengoako parkinga eraikitzeko obrak oztopatzeko "indarkeria" delitua egotzita.

Ertzaintzak joan den urriaren 17an hutsarazi zuen Tosu landa (arg: Hiruka)

Tosu Betirako taldeak bere "babes osoa" adierazi die herritar horiei; horretarako, 09:45ean elkarretaratzea deitu dute epaitegien aurrean, "ekintza bera gaitzesteko eta gure herrikideei erabateko babesa erakusteko".

Artikulu hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.