Hiru lagun hil dira Pitillaseko txerri ustiategi batean izandako lan-istripuan

  • Hiru pertsona hil dira asteazken honetan lan-istripu batean. Pitillaseko (Nafarroa) etxalde bateko minda-hobi batean –txerrien pixa eta gorozkien biltegia– ezin atera geratu dira. Asteartean beste langile bat hil zen Larrabetzun. Urte honetan 66 langile hil dira, LABen zenbaketaren arabera.

Langile baten heriotza salatzeko LAB sindikatuak egindako elkarretaratze bat. LAB

2026ko azaroaren 4a - 16:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua eguerdian gertatu da, Nafarroako Pitillaseko El Salobrar inguruko txerri ustiategi batean. Hiru langileak purina biltzeko hobi batean barruan geratu dira entzerratuta, eta oxigeno urriko eremua izanik, bertan hil dira.

Tafallako suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, mediku talde bat, anbulantzia bat, helikoptero medikalizatu bat, erreskaterako helikoptero bat, larrialdietako psikologo bat eta Foruzaingoko Talde Judizialeko Herritarren Babeserako eta Arretarako agenteak ustiategira joan dira kasua argitzeko. Navarra.com-ek zabaldu duenaren arabera, hildakoetako bi lagun familia bereko kideak ziren, osaba eta iloba. Horietako bat Cadreitan bizi zen, eta bestea Caparroson. Hirugarren biktima ustiategiko langile bat zela jakinarazi dute.

Antzeko kasu bat gertatu zen 2023ko abenduan. 74 urteko gizon bat intoxikatuta hil zen Leitzako (Nafarroa) ardi-haztegi bateko minda-hobi batean lanean ari zela, eta beste langile bat ere ospitaleratu behar izan zuten intoxikazioagatik.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.