argia.eus
INPRIMATU
Hiru hotel berrirentzat lizentziak eman ditu Donostiako Udalak, horietako bat Parte Zaharrean
  • Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hiru hotelek lanak egiteko behar dituzten baimenak onartu ditu astearte goizean, ARGIAk jakin duenez. Horien arteko bat Parte Zaharrean dago eta bi erdialdean.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 13a
Urgullen magalean dagoen Sanse Bay hotelak eraikinaren ondoko partean lanak eginez handitu nahi du jarduna.

Hauek dira hiru hotelak:

Mari kalean dagoen "Sanse Bay" Hotela. Dagoeneko irekia dagoen hotelaren ondoko eraikina egokitu nahi dute erabilera bera emateko, eta bi urteko epea eman diote lanak egiteko.

San Martin kalean, garai batean komentua zen. Orain bi urte hasi zituzten lanak eta komentua eraitsi zuten. Hala ere, geldituta egon dira lanak proiektuak hiriko ondasunaren babesteko planarekin talka egiten zuelako. Proiektu berri bat egin dute, eta lizentziaren helburua da: "Hotela jartzeko moduan eraberritzea eraikina".

Zubieta kaleko 26 zenbakian. Hotel Londresek erosi zuen eraikina eta hotela egiteko asmoa dute.