Bi pertsonak Ertzaintzari adierazi diotenez, hiru gaztek hainbat ukabilkada eta ostikada eman dizkiete, eta eraso bitartean iraindu egin dituzte, “homosexualak izateagatik”. Hiru adingabe atxilotu ditu Ertzaintzak.
Gasteizko Alde Zaharrean gertatu da martxoaren 8ko goizaldean, 6:00ak aldera, EITBk jakitera eman duenez. Erasoaren biktimek Ertzaintzari deitu diote. Agenteei adierazi dietenez, hiru gazte hurbildu zaizkie eta lurrera bota dituzte. Lurrean ostikadak eta ukabilkadak jaso dituzte eta iraindu egin dituzte, “homosexualak izateagatik”. Ertzaintzak 17 urteko bi eta 16 urteko adingabe bat atxilotu ditu, erasoa egin dutelakoan.
Eraso homofobo baten epaiketa hasiko da astelehenez
Hamaika akusatu epaituko dituzte, 2021ean, ekainaren 6an, Basaurin gertatutako eraso homofobo batengatik. 23 urteko gazte bat hamahiru pertsonaren artean bortizki jipoitu zuten, eta konorterik gabe geratu ostean ospitalean bukatu zuen. “Marikoi zikina” garrasi artean jasan zuen erasoa. Nazka ematen zuela ere esan zioten. Gorputz osoan jaso zituen kolpeak, batez ere buruan.